Manifestazioa Hezkuntza publikoaren alde - Manifestación Por la educación pública
Zuengana zuzentzen gara ere azaroaren 5ean 17:30etan Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) abiatuko den “Hezkuntza publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi, ez!” manifestazioaren parte hartzera animatzeko.
Izan ere, 2022-23 ikasturte honetan EAEko Hezkuntza Legea onartu nahi du Jaurlaritzak. Jadanik ezagutzen dugu Lege horren aurreproiektua, zeinek ez dien erantzuten eskola publikoaren beharrei.
Eskola publikoa ardatz izango duen hezkuntza-sistema propioa nahi dugu, hezkuntza kohesionatua, berdintasunezkoa eta euskalduna bermatuko duena.
Sare publikoa sendotzea eta handitzea proposatzen dugu, herritar guztientzako eskubideen bermea baita. Horretarako, beharrezkoak dituen baliabide guztiak zuzenduko zaizkio eta publifikazio bideak ahalbidetuko dira sare honen parte hartu nahi duten ikastetxeentzat.
Ikasleen euskalduntzean erreferente izaten jarraituko duen eskola publikoa izan nahi dugu. Aurreproiektuak ez du indartzen hezkuntzak euskararen eta euskal kulturaren garapenaren bermatzaile gisa duen zeregina. Ez dira gainditzen hizkuntza-ereduak eta ez da jasotzen murgiltze eredua, ezta euskal curriculuma ere.
Hezkuntza komunitatearen parte-hartzean oinarrituta, elkarrekin lan egingo duten eskola publikoen sare solidarioa nahi dugu, herri eta auzoetan txertatuak.
Euskal gizarte kohesionatuaren aldeko apustua egiten dugu. Egungo hezkuntza sistema publiko-pribatu dualak ez du kohesioa bermatzen.
Euskal hezkuntza sistema publiko laikoa nahi dugu. Legeak kontrakoa planteatzen du: erlijioaren eskaintza derrigorrezkoa izango da eskola publikoan eta ideiario erlijiosoa duten itunpeko ikastetxeek publikoen finantzazio berbera jasoko dute.
Nos a dirigirnos a vosotras y vosotros para animaros a participar en la manifestación que partirá el 5 de noviembre a las 17:30 desde Delegación de Educación de Bilbao (Gran Vía 85) bajo el lema "Por la educación pública. ¡No a esta Ley de Educación!".
De hecho, este curso 2022-23 el Gobierno vasco quiere aprobar la Ley vasca de Educación. Ya conocemos el anteproyecto de dicha Ley y no responde a las necesidades de la escuela pública.
Queremos un sistema educativo propio cuyo eje sea la escuela pública, una educación euskaldun que fomente la cohesión social y la igualdad.
Proponemos la consolidación y ampliación de la red pública como garantía de derechos para toda la ciudadanía. Para ello, se le destinarán todos los recursos necesarios y se facilitarán vías de publificación para los centros que quieran participar en esta red.
Queremos ser una escuela pública que siga siendo un referente en la euskaldunización del alumnado. El anteproyecto no refuerza el papel de la educación como garante del desarrollo del euskera y de la cultura vasca. No se superan los modelos lingüísticos ni se recoge el modelo de inmersión, ni el currículo vasco.
Desde la participación de la comunidad educativa, queremos una red solidaria de escuelas públicas que trabajen conjuntamente, integradas en pueblos y barrios.
Apostamos por una sociedad vasca cohesionada. El actual sistema educativo público-privado dual no garantiza la cohesión.
Queremos un sistema educativo público laico vasco. La ley plantea lo contrario: la oferta religiosa será obligatoria en la escuela pública y los centros concertados con ideario religioso recibirán la misma financiación que los públicos.
Comments